Apartamentuak

Apartamentuek sukaldea, sofa, doako wifia eta dutxadun bainugela dituzte.
Logela bateko edo biko apartamentuak dira, guztiz hornituak (% 100 kotoizko izarak eta eskuoihalak, lumazko edredoiak…).
Horietako bik balkoiak dituzte mendira begira, eta kanpoko aparkalekua bezeroentzat da esklusiboki.
Egurrezko mahaiak ere baditugu, aire zabalean piknikak egiteko.

Gure ilusioa

Lau puntu kardinalen izenak daramatzaten apartamentuak (IPAR, HEGO, EKI eta MENDE) sortzeko ideia duela 10 urte piztu zitzaigun, gogoz eta ilusioz gainezka. Horrela, bete egin genuen zentzu guztietara irekitako leku bat eraikitzearen ametsa, bertan nork bere burua aurkitzeko esperientzia paregabea bizi ahal izateko.

Baserri zahar bat zena goitik behera birmoldatu genuen, eta etxe xarmant eroso bihurtu, ilunabarrez gozatzeko eta esnatzearekin batera txorien kantua entzuteko.

IPAR

– Onena bi bikoterentzat –

4 lagunentzako apartamentua, guztiz hornitua. 2 logela ditu; horietako bat bainugelarekin. Lehen solairuan dago. Logela bakoitzean 1,60 m-ko ohe bat dago. 51 m2-ko azalera du guztira eta erlaxatzeko sofa ezin hobea dauka, baita balkoi polit bat ere. Wifia eta telebista ditu.

HEGO

– Bikoteentzat… –

2 pertsonarentzako apartamentua, guztiz hornitua. Jaizkibelera eta Aiako Harrietara ematen du. Sukaldea, gela eta logela ditu. Ohea 1,60 m-koa da. 31 m2-ko azalera du guztira. Wifia eta telebista ditu.

EKI

– Familientzat, lagunentzat edo bikoteentzat –

2 pertsonarentzako duplexa, 1. solairuan, guztiz hornitua. 1,60 m-ko ohe bat dauka logelan, eta 90 cm-ko 2 ohe beste gelan. 45 m2-ko azalera du guztira. Sukalde-jantokiak balkoirako sarbidea du. Wifia eta telebista ditu.

MENDE

– Bikoteentzat eta egokitua –

Mugikortasun urriko pertsonentzat egokitutako estudioa. 90 cm-ko 2 ohe ditu, elkarren ondoan. 31 m2-ko azalera du guztira. Jantzigela, idazmahaia, wifia eta telebista ditu.

EKOLOGIKOAK ETA JASANGARRIAK

  • Ia ez du energiarik kontsumitzen, isolamendu-gehigarria du fatxadetan eta teilatuan, eta A energia-kalifikazioa du.
  • Biomasa bidez sortutako berokuntza eta ur beroa.
  • Kontsumo txikiko A++ sailkapena duten etxetresna elektrikoak eta makinak.
  • Ateen isolamendua eta beira hirukoitzeko leihoak.
  • Ura aurrezteko presio-erreduktoreak iturrietan.
  • Kontsumo txikiko argiztapena, led bonbillekin.
  • Zoru erradiatzaileko berokuntza.
  • Birziklatze sistematikoa.

NATURA BETEAN

Jaizkibelgo eta Aiako Harrietako inguruaz gozatu ahal izango duzu.

GASTRONOMIA

Euskal Herriko gastronomia munduko onenetako bat da.

ETXEAN BEZALA

Gure apartamentuak etxean bezala sentiarazteko daude diseinatuta.

Bertan egongo dira gure lagunak ere (txakurrak, katuak, oiloak, astoak, txerriak…), ongietorria egiteko.