IPAR apartamentua
– Onena bi bikoterentzat –
Ipar apartamentua
Bi logela ditu, eta bakoitzean 160 x 190 cm-ko ohea dago. Logela horietako batek balkoia eta komun pribatua ditu, intimitate handiagoa izateko. Sukaldea modernoa da, eta jangelatik (erlaxatzeko sofa ezin hobea dauka) balkoi polit batera irten daiteke.
IPAR Lezon dago, Euskal Herrian. Donostiatik 13 km-ra dago, Donibane Lohizunetik 22 km-ra, eta Biarritzetik 36 km-ra.
Doako wifia eta aparkaleku pribatua ditu.
Apartamentuak bi logela ditu, sukaldea (mikrouhin-labearekin eta hozkailuarekin), pantaila lauko telebista, egongela eta bi bainugela (dutxarekin).
Establezimenduak eskuoihalak eta oheko arropa eskaintzen ditu, gehigarri baten truke.
4 pax
51 m2
Mendiari begira
2 logela
Apartamentuaren erosotasunak
Patxillabordan eskaintzen ditugun zerbitzu nagusiak, etxean bezala egon zaitezen.
Doako wifia
Wifia apartamentu osoan.
Apartamentu intsonorizatua
Atsedena erabatekoa izan dadin.
2 gela bikoitz
Eta 2 komun ditu, horietako bat pribatua
Oheko eta komuneko arropa
Kalitatezko oheko arropa eta eskuoihalak.
Sukalde hornitua
Kafe-makina, mikrouhin-labea, sukaldeko tresnak, labea, hornidura osoa…
Animaliak
Txerri bat, astoak, oiloak… Landa-esperientzia betea.
Garbigailua eta lehorgailua
Kanpoan dago, baina bezeroaren eskura.
Berokuntza
Berokuntza apartamentu osoan, zoru erradiatzailearekin.
Ekologikoa
Led bonbillak, A+++ etxetresna elektrikoak…
Bainuko gauzak
Ile-lehorgailua, xanpua, dutxako gela…
Telebista
Pantaila lauko telebista apartamentuan.
Aparkalekua
Doako aparkalekua.
EKOLOGIKOAK ETA JASANGARRIAK
- Ia ez du energiarik kontsumitzen, isolamendu-gehigarria du fatxadetan eta teilatuan, eta A energia-kalifikazioa du.
- Biomasa bidez sortutako berokuntza eta ur beroa.
- Kontsumo txikiko A++ sailkapena duten etxetresna elektrikoak eta makinak.
- Ateen isolamendua eta beira hirukoitzeko leihoak.
- Ura aurrezteko presio-erreduktoreak iturrietan.
- Kontsumo txikiko argiztapena, led bonbillekin.
- Zoru erradiatzaileko berokuntza.
- Birziklatze sistematikoa.
NATURA BETEAN
Jaizkibelgo eta Aiako Harrietako inguruaz gozatu ahal izango duzu.
GASTRONOMIA
Euskal Herriko gastronomia munduko onenetako bat da.
ETXEAN BEZALA
Gure apartamentuak etxean bezala sentiarazteko daude diseinatuta.
Behar guztiei erantzuten saiatzen gara, zure ongizatea lehentasunezkoa baita guretzat. Horregatik, familientzako gelak, bikoteentzako gelak –mendiari begira, erromantikoagoak– eta mugikortasun urriko pertsonei egokitutako gelak ditugu.