Jarduerak

Patxillaborda baserria abenturaz, kulturaz edo gastronomiaz betetako egun eder batzuk igarotzeko aukera ematen duen ingurune magiko batean dago kokatuta.

Kirola, gastronomia eta kultura

Patxillaborda baserria Jaizkibel mendiaren magalean dago. Ikuspegi panoramikoa duten instalazio berritu berriak eskaintzen dizkie bezeroei. Doako aparkalekua du eta naturaz inguratuta dago. Zuhaitzak eta animaliak ere badira bertan (oiloak, astoak, txerria, txakurrak eta katuak). Leku ezin hobea da mendi-ibilbideak egiteko, mendiko txirrindaz ibiltzeko edo inguruneak eskaintzen duen lasaitasunaz gozatzeko.

Leku ezin hobean dago, esku-eskura baitaude interes turistikoko gune guztiak, hala nola Pasaia (2 km-ra), Donostia (13 km-ra), Donostiako aireportua (Hondarribian, 10 km-ra), Biarritz (39 km-ra), Donibane Lohizune (26 km-ra)…

INGURUAK

  • Jaizkibel: bere ibilbide ezagunekin, harkaitz koloretsuekin eta leku berezi eta ikusgarri honek eskaintzen dituen jarduera guztiekin.
  • Hondarribia: Guadalupe. Tabernak, alardea eta Txingudiko badia.
  • Irun: mugako hiria. Sanmartzial ospetsuak, ekainaren 29an.
  • Oiartzun: parke natural bat duen herri txikia, Aiako Harria.
  • Pasaia: kostaldeko herri bitxia. Bertan daude Victor Hugo Etxea, Albaola zurezko ontzigintzaren historiaren museoa eta Nao San Juan itsasontzia.
  • Donostia: Jazzaldia, Zinemaldia, urtarrilaren 20ko danborrada ospetsua, Alde Zaharra eta bertako pintxoak, Kursaala eta Kontxako Badia…
  • Astigarraga eta Hernani, eta sagardotegiak; txuleta ikusgarriak jan eta Gipuzkoako sagar onenekin egindako sagardoa edan ahal izango duzu.
  • Getaria: bertako txakolina eta Balenciaga museoa.
  • Bilbo eta Guggenheim Museo ospetsua.
  • Iruñea eta bere sanferminak.
  • Donibane Lohizune, Biarritz, Baiona

ABENTURA ETA JARDUERAK GURE INGURUETAN

  • Mendi-ibilaldiak, natura.
  • Aiako Harria Parke Naturala
  • Mendi-ibilaldiak Jaizkibelen barna
  • BTT ibilbideak
  • Zaldiz ibiltzeko paseoak
  • Hegazti migratzaileen igarobidea Txingudin eta Jaizkibelen
  • Donejakue bideko pasabide garrantzitsua: Guadalupeko ermita eta Lezoko Kristo Saindua
  • Urpekaritza Pasaian
  • Eskalada Jaizkibelen

MUSEOAK ETA ONDAREA

  • Jantziaren Zentroa – Errenteria
  • San Marko Gotorlekua
  • Arditurri, Meatze Aztarnategi Erromatarra – Oiartzun
  • Luberri, Euskal Herriko Geologia Museoa
  • Soinuenea, Herri Musikaren Txokoa
  • Albaola, Itsas Kultur Faktoria – Pasaia
  • Mater, Ontzi Museo Ekoaktiboa
  • Victor Hugo Etxea – Pasaia

Programatutako planik ez baduzu, kirolarekin, gastronomiarekin edo kulturarekin lotutako zure neurrirako jarduerak eskainiko dizkizugu. Zure esanetara egongo gara egonaldi osoan zehar.